XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALU. KODEA. ERAGINGAIA. Helbide busa. IRAKUR (2 aldiz). Datu busa. 3.10.- irudia.- ZEHARKAKO HELBIDERATZEA

Konputagailu batzuk N mailako zeharkako helbideratzea onartzen dute.

N mailak, M erregistroan agertzen dena N bider helbidea izango dela adierazten du eta horren arabera datua eskuratzeko N+1 Memoriako irakurketa beharko dira.

D) ERREGISTRO BIDEZKO ZUZENEKOA.- Eragigaiak erregistro orokor baten zenbakia zehazten du, erregistro horren edukina datua izango delarik.

Beraz ez dago Memoriako irakurketarik eta datua ALU-k bere barnetik eskuratuko du.

E) ERREGISTRO BIDEZKO ZEHARKAKOA.- Eragigaiak datuaren helbidea daukan erregistro orokor baten zenbakia zehazten du.

Beraz, datua lortzeko Memoriako irakurketa bat beharrezkoa izango da.

Eragigaiak zehazten duen erregistroa hautatzen da eta bere edukina helbide-busaren bidez S erregistroan kokatzen da, gero Memoriako irakurketa gertatzen da eta M erregistroan datua lortzen da, ondoren datu-busetik kanporatzeko (ikus 3.11 irudia).

Batzutan erregistrozko zeharkako helbideratze N mailakoa onartzen da, hau da, memoriatik irakurtzen den informazioa (N-1) aldiz ez da datua, helbidea baizik eta Ngarren irakurketan datura atzitzen da.

Adibidez VAXean erregistrozko zeharkako helbideratze 2.mailakoa erabiltzen da.

F) ERLATIBOA.- Eragigaiak bi zatitan banatzen dira, erregistro baten aipamena alde batetik eta desplazamendua bestetik.

Datuaren helbidea, erregistroaren edukina eta desplazamendua gehituz lortzen da.

Erregistroa orokorra edo berezia izan daiteke kasuaren arabera.